miércoles, 25 de noviembre de 2009

MERENGEA (dantza)

Jatorri musikala: afrikar musika, espaniar musika folklorikoa, eta tainoa. Jatorri kulturalak: XIX. mende erdialdean, Errepublika Dominikarra Instrumentuak: acordeoia, damborra, güira, marakak...Popularitatea: 1930etik Errepublika Dominikarrean, Venezuelan, Puerto Ricon, Miamin, Ekuatorean, Kolonbian, Estatu Batuetan.
Azpigeneroak: BachataFusioak: Tropikala, Merenhouse, Tropikalia

MERENGEa dominikar jatorriko dantza mota da, erritmo oso arinekoa eta aldaka mugimendu nabarmenak dituena. Oinak arras-arrasean doaz, gutxi aldenduz, eta mugimendurik gehiena aldaken alde batera-besterakoan datza. Jarrera fisikoa erlaxatua baina “bizia” izan behar da eta mugimenduak, bestalde, sentsualak eta markatuak.Musikak 6 aldi ditu, baina, 2tan dantzatzen da, hau da, pisua oin batetik bestera aldatuz. Dantza mota honek ez du ia pausurik, baina, oso aberasgarriak dira bai besoen gurutzatzeak bai aldaken eta bizkarren koordinazioak.


Bere jatorrian, merengea, gitarrekin interpretatzen zen, eta urte batzuk geroago, akordeoia, eta güira, eta danborrarekin, ereduzko merengearen instrumentu berdinak. Instrumentu multzo hau, kultura dominikarra errepresentatzen dute. Eta Europako influentzia izan zuen akordeoiarekin, eta Afrikakoa danborrarekin.






miércoles, 18 de noviembre de 2009

EUSKAL DANTZAK



Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.



Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.



Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:



Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.





Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.









Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.


Dantza ezagun batzuk



Bizkaian



Kaxarranka:
Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29an) egiten da dantza hau. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.



Xemeingo ezpata dantza eta Mahai ganekoa: Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan irailaren 29an (San Migel eguna) dantza berezi hauek egiten dira. Eguerdiko mezaren ostean, ezpata dantza egiten da; tradizioaren arabera ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka adierazten du. Izan ere, San Migel goiaingeruak Satanasen aurka eduki zuen borroka islatzen du.
Gauerdian, Mahai ganeko dantza egiten da. Dantza hau Mendexan ere egiten da, abuztuaren 1ean. Mahai baten gainean dantza egiten dute dantzariek, Horra hor goiko abesten den bitartean.




Dantzari dantza: Durangaldeko dantza da jatorriz, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Zortzi atal ditu: Zortzinangoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata jokoa (txikia eta handia), makil jokoa, ikurrin dantza eta txotxongiloa.





Makil dantza












Soka dantza
















jueves, 12 de noviembre de 2009

Dantza motak

Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.
Gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez.
Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna.

BALET




Baleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta balet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
Balet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.
Balet klasikoa da gehien ezagutzen den mota, batez ere bere teknika da azpimarratzekoa, hala nola, pointe jarrera, zangoen mugimenduak.



Baletaren historia
Baleta XV. mendearen amaierako Berpizkundean sortu zen Italiako gorteetan egiten ziren jaialdien ondorioz. Ikuskizun landu haiek pintura, poesia, musika eta dantza nahasten zituzten eta areto zabaletan egiten ziren. Dantza haietatik sortu zen baleta. Lehenengoetako maisu handi bat Domenico da Ferrara izan zen eta berea da gordetzen den lehenengo agiri idatzia (Dantzatzeko eta dantzak zuzentzeko artea).

Baleta Frantzian
Gorte italiarretako balet haiek Frantziara hedatu eta bertan garatuak izan ziren. Ordudanik eragin frantsesa nagusi izan zen baletean medeetan zehar.

Hasieran baleta gizonezkoek soilik dantzatzen zuten eta emakumezkoen pertsonaiak mozorroturik egiten zituzten. Lehenengo emakume dantzariak 1681ean agertu ziren eszenan, Maitasunaren garaipenak izeneko obran.

Dantza puntetan garatzen hasi zen, nahiz eta oraindik punta gogorreko zapatilak asmatu gabe egon eta dantzariak une batzuetan baino ez ziren jartzen puntetan.

Erromantizismoaren garaia

Silfideak baleta, lehenego emanaldia Parisen 1832an, balet erromantikoaren hasiera izan zen. Koreografia Filippo Taglionik eta musika Scheineitzhofferrek egin zituzten. Maria Tagionik dantzatu zuen. Izaki supernatural bat antzeztu zuen, izaki hori gizaki hilkor batek maitatu eta nahigabe suntsitu zuena. Silfideek aldaketa asko eragin zuten garai hartako baletean.
Balet erromantikoak protagonismo osoa eman zion emakumeari eta hauek gailendu ziren baletaren eszenatokietan.
XIX. mendearen lehenengo zatian bere gorenera iritsi zen balet erromantikoa. Baina, mendearen azken aldera garrantzia galtzen hasi zen Europa osoan, Errusian izan ezik. XIX. mendearen bigarren zatian oso balet aipagarri gutxi ekoiztu ziren.

Errusiaren garaia

Errusiak baletaren tradizioari eutsi zion Marius Petipa eta Mikhail Fokine koreografoen lanei esker. Petiparen lanen artean balet ezagunenak daude: Loti ederra (1890), Beltzargen aintzira (1895) eta Intxaur-hauskailua (1892), hirurak ere Liev Ivanovekin lankidetzan burutuak eta Piotr Ilitx Txaikovskiren musikarekin. Petipa erreferentzi puntu garrantzitsu bihurtu zen baletaren munduan.
Bitartean, Fokinek espresibitatearen ideia azpimarratu zuen. Balet modernoaren sortzaile eta teorialari nagusienetakoa izan zen.

Balet garaikidea

Gizonezkoaren figurari, ordura arte ahaztuta, garrantzia eman zion berriro eta horrekin batera Vaslav Nijinki bezalako izenak agertu ziren baletaren munduan.
Bestalde, Diaghilevek ez zituen konpositoreak eta koreografoak bakarrik kontratatu, baite mendebaldeko Europako artistak, pintoreak, poetak eta konpositoreak ere kontratatu zituen baletekin lan egiteko, Pablo Picasso eta Maurice Ravel kasu.
Georgi Ballanchine dantzari eta koreografo errusiarrak eta Serge Lifarrek, dantzari eta koreografo errusiar-frantsesak, ate berriak ireki zizkioten baletari eta lehenengoak Estatu Batuetako balet klasikoa berritu zituen.
Balet-konpainia hauetan parte hartu zuten artistek baletaren zabalkuntzan lagundu zuten Europan eta Ameriketan.
1920 eta 1930 urteetan Estatu Batuetan eta Alemanian dantza modernoa garatzen hasi zen.

Mugimenduaren gaitasuna gorputzaren erabilpen libreago batez zabaldu zen.

1940ko hamarkadan balet konpainia handi bi sortu ziren New Yorken: American Ballet Teathre eta New York City Ballet. XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera balet konpainia asko sortu zituzten Estatu Batuetan eta Kanadan.
50eko hamarkadan Errusiako konpainiek errepresentazioak egin zituzten mendebaldean lehenengo aldiz. Eragin errusiarra itzela izan da baletean eta denborarekin estilo ezberdinak sortu dira: dantza librea, balet klasikoa, balet neoklasikoa eta baita forma nahasi eta esperimentalak ere.
Baletaren errepertorioak aldaera handiak eskaintzen ditu. Balet modernoak eta klasikoak elkarrekin izaten dira, nahiz eta dantza garaikidea gailentzen ari dela esan behar.