miércoles, 18 de noviembre de 2009

EUSKAL DANTZAK



Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.



Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.



Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:



Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.





Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.









Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.


Dantza ezagun batzuk



Bizkaian



Kaxarranka:
Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29an) egiten da dantza hau. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.



Xemeingo ezpata dantza eta Mahai ganekoa: Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan irailaren 29an (San Migel eguna) dantza berezi hauek egiten dira. Eguerdiko mezaren ostean, ezpata dantza egiten da; tradizioaren arabera ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka adierazten du. Izan ere, San Migel goiaingeruak Satanasen aurka eduki zuen borroka islatzen du.
Gauerdian, Mahai ganeko dantza egiten da. Dantza hau Mendexan ere egiten da, abuztuaren 1ean. Mahai baten gainean dantza egiten dute dantzariek, Horra hor goiko abesten den bitartean.




Dantzari dantza: Durangaldeko dantza da jatorriz, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Zortzi atal ditu: Zortzinangoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata jokoa (txikia eta handia), makil jokoa, ikurrin dantza eta txotxongiloa.





Makil dantza












Soka dantza
















No hay comentarios:

Publicar un comentario